IPUIN SAIO MUSIKATUAK

 

"AZKEN HOSTOA"

    Gabon garaian kokatzen gara. Laia eta Manex  bikiek beren amonaren eskutik bidai eder bat hastera doaz. Euskal  Herriko gabonen inguruko sinismen eta ohiturak abiapuntu hartuta. 

    Bidean Euskal mitologiako pertsonaiak aurkituko dituzte parez pare eta hauek,  beraien historio harrigarriak kontatuko dizkiete. Bidai horren helburua AZKEN HOSTO MAGIKOA aurkitzea da, amonak eskatutako azken hostoa alegia. Pertsonaia guztiek ematen dizkiete hau aurkitzeko pistak, nahiz eta azkenean laguntzarik haundiena, hain maitagarria dugun Olentzerorekin batera lortuko duten. Zer gertatuko ote da azken hostoa aurkitzen dutenean? Nork jakin, horretarako istorio eder honetan parte hartzera eta zer gertatzen den jakitera gonbidatzen zaituztegu guk, Olentzerok, amonak eta agertzen diren pertsonaia guztiek!!!

 

Nori: Haur eta Familiak / Familiar

Iraupena: 60´ 


 

 ................................................................................................

 

"KANTU ETA KONTU"

Saio honetan musikak, ipuinak dantzan jartzen ditu. Txontxongiloak lagun, elkartasunaren garrantziaz ohartuko gara.

Guztion parte hartzea, ezinbestekoa da ikuskizuna aurrera joateko.

Kantuak eta ipuin dibertigarriak elkartzen dira, haur, gazte, heldu zein zaharrak ratu goxo bat elkarrekin pasatzeko. 

 

Nori zuzendua: Familiak / Familiar

Iraupena:   60´


......................................................................................

 

iruzkinik ez: