2021/12/02

ARAMAIXON

Euskararen eguna egun bat aurreratuta baina, hala ere, Aramaioko eskolako haurrek, irakasleek, herriko liburuzainak eta nik, ipuinen inguruen ospatu dugu. 

Gure ama hizkuntzaren egun ofiziala ospatu behar delako eta ipuinen goxotasunean bada, hobe.

2 tik 12 urterako saioak, goiz eta arratsaldez.

Eskerrik asko zuen harreragaitik, izugarri disfrutatu dot eguna.

 Hemen argazki batzuk.

 





 

2021/11/22

EMEEN KEMEN

 Orain dela denbora bat hasi zen bidaiatzen helduentzako ipuin saio berri hau.

Badoa, emeki emeki bere bidea egiten. Badoaz gorpuzten, osatzen dute istorioak, forma hartzen.

Horretarako, entzunak behar dute izan, kontatuak.

Izan dezatela bide luzea, pertsona askoren belarrietan.

Emakume adoretsuak bidaiari diren istorio sorta hau apaindu eta mimatzeko, IRAIA OKINA ilustratzaileak, kartel ezin politagoa sortu du.

Benetan eskertuta nago.

"EMEEN KEMEN", Helduentzako ipuinak euskaraz.




2021/11/09

INTERPRETAZIO IKASTAROA AMAITU DA


 

Amaitu da  egun "Kabia" konpainiako zuzendaria den Borja Ruiz Osantek eskeini digun interpretazio ikastaroa.

32 orduko ikastaro trinkoa izan da; ahotsa, gorputza, interpretazioa landu ditugu berarekin.

Jarraituko genuke, oso gustora egon bait gara eta asko ikasi bait dugu. Eskerrak eman behar dizkiogu Borjari bere eskuzabaltasuna, goxotasuna eta dakien piiila hori gurekin partekatzearren.

Taldea aparta izan da ere. Oso giro polita eta konfidantzazkoa sortu da. Horrek, lana erraztu du eta lotsak alde batera gelditu dira.

Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagairik.

Laster ikastaro berriak egongo dira Antzerki eskolan, adi!!

Gora Antzerkia!!

 

 


2021/09/07

DOKE ANTZERKI ESKOLA

Kaixo!

 Aspaldi ez naz txoko honetatik pasiatu oso lanpetuta ibili bait naiz beste proiektu batean murgilduta. 

Arrasaten,  "Doke Antzerki eskola" martxan jartzen ibili naiz nire kideekin batera eta esan beharra dago, emaitza oso onekin.

Ikasle dexente hasi ziren aurreko ikasturtean eta aurtengoan ere, jarraitzen dugu bidea elkarrekin. 

Haur, gazte eta heldu Antzerkiaren munduan murgiltzeko gogotsu dagoela argi ikusi dugu eta orain , Arrasaten espazioa sortu dugu horretarako.

Ilusio haundiz doa antzerkiaren familia handitzen Arrasaten.

Ostiral hontan ekingo diogu helduentzako ikastaroari. 

Borja Ruiz Osante dator irakasle gisa eta antzerki mundua esperimentatu nahi duen guztia animatzen dugu parte hartzera.

Laster jarriko ditut berri gehiago zuekin partekatu nahi dudan txoko honetan.

Sor ditzagun sormena eta sentsibilitate desberdinak adierazteko guneak.

Gora antzerkia!!!

 


 


2021/04/07

IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA

 Aurrekoan Iurretako Herri Bibliotekan helduentzako kontaketa saioa estreinatu nuen.

Saio hau osatzen duten istoriak akordeoiaren doinuarekin busti zituen Igor Sala musikari eta lagun Arrasatearrak. 

Asko disfrutatu genuen kontatzen eta bertaratu zirenak, entzuten ere.

Mila esker !!



2021/03/25

AEKko Ikasleak eta Mintzapraktika taldea

 Arrasateko AED Elkarteak, Zahar-Berri mintzapraktika egitasmoaren baitan, ahozkotasunaren aldeko apustua eginez, ipuinak kontatzera gonbidatu ninduen atzo.

Saio polita atera zen eta oso interesgarria bukaeran atera zen gaia: euskara bizirik dago eta komunikatzeko, kontatzeko erabili behar dugu. Tituloen gainetik, erabilera dago, barrutik ateratzen dena adierazteko.




Saioa Arrasateko Gaztetxean izan zen, asanbladak espazioa guretzat ireki zuelako.

 Eskerrik asko AED elkarteari, Gaztetxeari  eta etorri zineten guztioi!

CP ALLO

 Aurrekoan Alloko (Nafarroa) ikastetxe txikian HH eta LHko ikasleentzako ipuin saioak egin nituen.

D, A eta G ereduko ikasleak daude han eta ikastetxeak ipuinak euskaraz entzuteko eta bizitzeko apustua egin zuen. Ni plazer haundiz joan nintzen nire maletarekin istorioak euskaraz partekatzera. 

Zorionak eta eskerrik asko gure hizkuntza ederrari behar duen lekua emateagaitik!