2018/12/04


Kaixo guztioi!
Mila esker zuekin ahozkotasunaren magia partekatzera deitu nauzuen guztiei. Zuei eta aurkitu ditudan entzule  zoragarriei esker, bidaiak jarraitzen dau eta luzerako gainera.
Gogotsu nago zuen herrietako kultur etxe, liburutegi, ludoteka, taberna, eskola, plaza edo Gaztetxeetara istorioak eramateko. 
Kuxkuxeatu nire burua aurkezteko sortu dudan txoko honetan, saio berriak aurkituko dituzue eta laster gehiago!
Gora Ahozkotasuna!!

2018/11/15

Udazkena istorioz beteta dator!

Udazkena ederra eta goxoa ari da izaten gurean. 
Nire kasuan gainera, ipuinez beteta, bustita, blai!!

Pozik nabil Euskal Herriko liburutegiak bixitatzen eta ezagutzen. Nire barnean bizi diren istorioak partekatzen.
Mazmela, Ermua, Andoain, Anoeta, Gasteiz.....eta gelditzen direnak....Elorrio, Berriz....eta gehiago!!!!

Vanessa Gonzalez kontalariarekin batera murgilduta gauden proiektuak ere, baditu hitzorduak; Arrasate, Atxondo, Sondika..... Begira gure Bloga eta ikusi zer egiten dugun: kontukabika.blogspot.com

Ondo bizi eta goxatu!!
Argazkitxo batzuk...




 

2018/10/21

EZKURTXO JAIA

Kaixo denoi!
Aurten ere, udazkenarekin batera, aurreko 20 urteetan bezala, Arizmendi ikastolako Jose Arana guneak (Eskoriatza) Ezkurtxoren eguna ospatu du. 
Urtero, Elizate desberdin batean ospatu dute eta aurtengoa, Mazmelan tokatu da.
Antzinako jolasak, musika, ipuinak, txokolate beroa eta famili arteko giro ederra izan dira bertan. Benetan egun polita izan da!
Ni pozik beraiekin batera kontu kontari egoteagaitik. 
Nire eskerrik zintzoenak hain ondo zaindu nauten antolatzaileei.
Gora Ezkurtxo eta gora ahozkotasuna!!
Hemen kontaketaren uneko argazkitxo batzuk...😘




2018/07/05

Ormaiztegiko Liburutegia

Beti da plazerra zuengana etortzea!!
Urtarrilean hotzarekin joan nintzen Ormaiztegira eta berriz ere Ekainean, beroarekin. Beti ere, publikoa ederra eta parte hartzailea. Asko disfrutatu nuen zuekin.
Mila esker berriz ere!!
Hemen irudi batzuk...




 

2018/06/20

MEATZERREKA

Arrasateko auzo bat da Meatzerreka. 
Eta bai, izenak dioen bezala, garai batean Udalatx mendi magalean lur azpian zegoen burdina ateratzeko meatzak sortu zituzten bertako biztanleek.
 Garai hartako istorio batzuk berreskuratu genituen Ekainak  3an, Sustraiberrik, Besaide Mendizale elkarteak eta Naturzaindiak antolatu zuten mendi irteera ederrean. 
Bertan, Arrasateko inguruak gehiago ezagutu genituen eta Meatzerreka auzoan, bertako landaretza eta animaliak zaindu eta berreskuratzeko egin duten lana izugarria ezagutu genuen ere.
Istorio asko daude gure herrietan , auzoetan, txokoetan eta gozada bat da niretzako hauek berreskuratzea eta partekatzea ere.
Plazerra izan zen niretzat, proiektu honetan parte hartzea ingurugiroa zaindu eta balorean jartzeko hainbeste lan egiten duen jendearekin batera.
Mila esker guztioi!!


2018/05/09

ETXEBARRIAN EGON NINTZEN

Oraingoan Bizkaia aldera joan naiz istorioz betetako nire maleta eta bihotzarekin.
Herri txikiek duten xarma hori...ummmm...ze gustora egon nintzen, adin guztitako haurren artean. Guztiak kontaketa entzuteko prest eta gogotsu. Horrela bai ondo!
Eskerrik asko liburuzainari ere, bere harretagaitik.
Hurrengo arte!!💜💚💙



2018/04/23

LIBURUAREN EGUNA ITXAROPENA IKASTOLAN

Kaixo!
Liburuaren eguna ospatzen jarraitzen dut nik, gaurkoan Itxaropena Ikastolan, Trapagaran aldean.
Ipuin artean bidaiatu dugu lurralde hurrunetara, baita gertukoetara ere...ederto pasa degu liburu meta erraldoia osatuz!
Gorde dut nire ipuinen maleta, esperoan laster berriz ere herriz herri pasiatzera aterako dudala.
Ondo bizi!!

2018/04/22

Arizmendi Ikastolako Santa Teresa Gunean Liburuaren Eguna

Gozada bat!!

Ni neu eta nire bizikleta,  liburuz beteta eta istorioak dantzan atera ginen etxetik ostiralean haurrekin egun berezi bat ospatzeko asmotan.
Pozik eta beteta atera nintzen 4-6 eta 7-12 urte tarteentzako egin nituen saioak eta gero. Liburuaren eguna ospatu genuen elkarrekin, eta han geunden guztion artea magia sortu zen. Liburu meta erraldoia egin zuen Lukasekin batera bidaiatu genuen, herrialde, egoera eta irudimenak eraman gintuen tokitara ere. Benetan bidaiatu ere, airean nabaria zen...

Badaude halako egunak, ez dira asko eta gertatzen denean...puffff!!!!  ipuinei, istorioei, ahozkotasunari, beraien buruari istorioekin bidaiatzen aukera ematen dioten entzuleei, aukeratu dudan bide honi...eskerrak bihotzez!!

 

2018/03/15

ARRASATEKO BIBLIOTEKA

Kaixo denoi!
Atzo  Martxoak 14, jaiotzen ikusi ninduen herrian kontatzen egon nintzen, bibliotekan.
Mila esker gerturatu zinaten guztiei eta baita liburuzainei ere, kontaketa hain ondo zaintzeagaitik. Horrela ahal da!!
Plazerra izan zen! Hurrengo astean berriz, Santa Marinako ludotekan egongo naiz, Ostegunean 18:00tatik aurrera.
Etorri istoriotaz gozatzera!! 





 

2018/01/25

ALEGIKO UDAL LIBURUTEGIA

Kaixo berriz ere!
Atzo Alegiko liburutegian izan ginen Beldartxo txikia eta ni basoko, baserriko zein ganbaretako animalien ipuin eta abenturak kontatzen.  
Dantzatzen bukatu genuen! Ze ederki!
Eskerrik asko Alegiko ume zoragarriei!



 

2018/01/22

BERMEOKO UDAL LIBURUTEGIA

Kaixo berriz ere!!
Ostiralean Bermeon egon nintzen bertako liburutegian txikiekin kontu kontari.  
Istorio ederrak eraman nituen han kontatzeko eta oraindik istorio gehiagorekin bueltatu nintzen etxera, bertako haurrek kontatutakoak; baleak arrantzatzen zituzten garaikoak, alegia. 
Asko ikasi nuen beraiekin. Eskerrik asko Bermeo!!
Nahi duzuen arte!!



 

2018/01/02

ORMAIZTEGIKO LIBURUTEGIA

Kaixo eta Urte berri on guztioi!!!
 Urtea ipuinak kontatzen hasi dut, Ormaiztegiko liburutegian izan bait naiz gaur goizean.
 Etxean bezala sentitu naiz bertan, talde txikia elkartu gara baina atsegina benetan. Gustora egon naiz.
Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi eta nola ez, liburutegiko arduradunei gonbidapenagaitik.
Hemen argazki batzuk...