2020/11/27

ERREKAMARI

 

 

Atzo Eskoitzako labaderuan Errekamari agertu zen Jose Aranako haurrak agurtzeko.

Bere urrezko orraziarekin aurkitu zuten erreka bazterrean, ilea orrazten eta kantuan.

Gero, bere istoria kontatu zien..Peru artzaiaren lagun nola egin zen, nola saiatu ziren bere urrezko orrazia lapurtzen eta zein garrantzitsua den errekak garbi mantentzea ere.

Haurrak begiak zabal zabalik entzun zuten istoria eta poz pozik bueltatu ziren ikastolara.

Niretzat plazer haundia izan zen eta ni bai, bihotza epel eta beteta bueltatu nintzela hain une magikoa beraiekin partekatu eta gero.

Eskerrik asko Jose Aranako lagunei hau posible egiteagaitik!!


2020/07/06

AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA

Kaixo guztioi!
Atzo bukatu zen AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA . 
INTUJAI TEATROk beste urte bat gehiago, esfortzu eta ilusio haundia jarri du aste hau antolatzen. Lortu du, zailtasun guztien gainetik, nahi denean, ahal delako. Segurtasuna bermatu ahal izan dute, talde txikiak, espazio irekiak... eta artista ugariren saioak eskaini dituzte.
Nik ere izan nuen parte hartzeko aukera eta konfinamendu osteko lehen zuzeneko saioa izanda, aaaasko gozatu nuen.

Gora Antzerkia, Gora Kontalaritza eta Eskerrik asko Intujai!!!

 

2020/05/26

OstegunERO

Hurrengo Maiatzak 28, Osteguna, Arrasateko Bibliotekak antolatutako OstegunERO egitasmoaren azken eguna izango da. 
Debagoieneko kontalariekin batera parte hartuko dut saio polit honi bukaera emateko. 
Mila esker bihotzez gonbidatzeagaitik!

Egitaraua:
HAURRENTZAT
Dorleta Kortazar (ESKORIATZA) & Carolina Rementeria: 4 urtetik gorakoentzat. Euskaraz eta zeinu hizkuntzan.
Lander Juaristi (BERGARA): 6 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
Vanessa Gonzalez (ARRASATE): 10 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
HELDUENTZAT
Maider Alcelay (ARRASATE). Euskaraz.
Virginia Imaz (ANTZUOLA). Gaztelaniaz.
 











































2020/04/23

APIRILAK 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA / DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO

Gaur Nazioarteko Liburuaren eguna da, baita ere Kulturgintzaren Greba Digitalaren hurrengo eguna. 
Asko daukagu ausnartzeko, sortzaile, kulturzale eta erakundeek ere. Jarrai dezagun aurrera gogoz eta elkarrekin, gure egitearen duintasuna aldarrikatuz!
 
Gaurko eguna, liburutegi eta eskoletan ospatu izan dut istorioak partekatuz. Aurten, ezin da. Baina ez naiz ospatu gabe geldituko. Horretarako, nire azken irakurketa gomendatzen dizuet:

Odisea Charles Lamb

 HOMERO. "Odisea".
 CHARLE LAMBren egokitzapena
 MARTA PONCEren ilustrazioak

Autoreak Ulisesen abenturekin egindako adaptazioa asko gustatu zait, irakurterreza eta Greziako mitologiaren mundu harrigarrietan murgiltzeko aproposa. 

Homeroren obra klasikoaren esentzia gorde du liburuaren orrialdetan. 
Ulises Ítaca bere herrira bueltatzean biziko dituen abentura eta ezbeharrak kontatzen dizkigu. Ulisesen barne indarra, argitasuna eta adorea izango dira, bidean aurrera egiten lagunduko diotenak.
Marta Ponce ilustratzailearen marrazkiak izugarri politak eta istorioan lagungarriak iruditu zaizkit.
Disfrutatu!!

2020/04/20

Apirilak 21 eta 22 Greba Digitala



 Euskal Herriko Kontalariok Greba Digitala egingo dugu beste Kulturgile eta sortzaileekin bat eginda.
Zaindu ditzagun Sortzaileak, Kultura eta jendartea ere!
Entzun gaitzaten ixilduko gara, ikus gaitzaten desagertuko gara.




 Euskal   Kontalariok   Greba   Digitalaren   alde
 Ipuina   isildu,   ipuina   entzun   dadin

 Ipuinak  kontatzerakoan  isiluneak,  musikan  bezala,  narrazioaren       parte  dira.  Isiltzeak  erritmoari  bizia  ematen  dio,  ondoren  etorriko  den  hitza            indartuko  du.  Gogoetarako  beta  ematen  dio  entzuleari,  etorriko  denaren  jakin           mina  pizten,  kontaketarako  grina  ekartzen.  Izan  ere,  isiltzeak  ez  du  esan  nahi,             derrigorrean  ezer  esaten  ez  denik;  aitzitik,  isiltzea  pentsamenduaren  oihartzuna          izan   daiteke.

 Badaude,  ordea,  isilkeria  doilorrak,  ukaziozkoak,  baztertzaileak.       Sortzaile  eta  artisten  hitzaren  aurrean  entzungor  gelditzen  dena,  bazter  bidera           bidaltzen  duena,  itzalpera  kondenatzen.  Honetaz  asko  dakigu  kontalariok,  izan          ere  kultur  ekosistemaren  parte  izanik  badakigu  zer  garrantzi  ematen  zaion           kulturari,  gehienetan  bere  horretan  garrantzia  eman  gabe,  bere  balio  soziala           aintzat  hartu  gabe,  bateko  edo  besteko  krisiak  jendartea  jotzen  duenean,  kultura            delarik  lehenengoa  bazterrean  uzten  dena.  Orain  bizitzen  ari  garen  krisi           sozio-sanitario  larri  hau,  jendartea  gogor  kolpatzen  ari  da,  sektore  guztietan,           eta,  nola  ez,  kulturgintzan  ere.  Argi  dugu  hartu  behar  diren  erabaki            garrantzitsuenak  herritarren  osasunaren  zaintzarako  direla,  osasunak       lehenengoa  izan  behar  du  erabaki  guztietan.  Dena  dela,  honek  ez  ditu  ezkutatu             behar  sortu  diren  bestelako  arazoak.  Eta  horietako  bat,  eta  ez  txikia,            kulturgintzaren  arloari  dagokio.  Antzokiak,  liburutegiak  eta  kultur  guneak  ixteak,          kultur  programazio  guztiak  bertan  behera  uzteak,  etorkizunean  zer  gertatuko          denaren  ez  jakiteak;  honek  guztiak  ekarri  du  kontalari  askoren  lana  bertan            behera  gelditzea,  honek  dakarren  larrialdi  ekonomikoa  eta  pertsonalarekin;         baina  baita  ere,  ipuin  kontaketak  zaletuengana  heltzeko  ezina.  Eta  edozein           kultur   jarduna   kaltetzea,   jendartea   beraren   kalterako   da.

 Zorionez,  egun  baliabide  teknikoek  eta  internet  sareak  ematen         dituen  aukerekin  ipuinak  bizirik  diraute,  ezinbesteko  aurrez  aurreko  formatuan          ez  bada  ere.  Kontalari  asko  ari  da  bere  lana  eskaintzen  herritarren            konfinamendua  arintzeko  nahiarekin.  Ipuinak  bizirik  diraute,  hitza  ez  da  isildu.           Kontakizun  liluragarriak,  pertsonaia  fantastikoak,  herrialde  miragarriak  oraindik        jendearen   irudimena   pizteko   ahaleginetan   ari   dira.

 Baina  horrek  ez  du  ahantzarazi  behar  sortzaileek  eta  artistek  bizi           duten  egoera.  Ezin  du  ahantzarazi  kulturak  bizi  duen  egoera,  lehen  prekarioa            bazen,  oraingoan  larriago  bihurtu  dena.  Horregatik  euskal  kontalariok  apirilaren          21  eta  22an  egingo  den  greba  digitalarekin  bat  egingo  dugu.  Gure  ahotsa             isilduko  dugu,  entzun  gaitzaten.  Gure  isiltasuna  erabiliko  dugu  istorioa  aurrera           egin   dezan,   kontakizuna   eten   ez   dadin.   Gure   isiltasuna   oihartzuna   izan   dadin.


SINATZAILEAK


1.  Aitor   Txarterina

2.  Aitor   Vinagret

3.  Amaia   Pagola

4.  Ana   Apika

5.  Anduriña   Zurutuza

6.  Ane   Gebara

7.  Antton   Irusta

8.  Alberto   Bargos

9.  Bea   Egizabal,   Cesar   Marko   (Kontukantoi)

10.
   
 Bea   Larrañaga,   May   Gorostiaga   (Intujai   Teatroa)

11.
   
 Bego   Gomez,   Joaquin   Ponte,   Pedro   Ruiz   (Alabazan)

12.
   
 Dorleta   Kortazar

13.
   
 Eneko   Haritza

14.
   
 Ester   Poveda

15.
   
 Imanol   Arabaolaza

16.
   
 Iñaki   Carretero

17.
   
 Irantzu   Mantxo

18.
   
 Itziar   Rekalde

19.
   
 Ixabel   Agirresarobe

20.
   
 Ixabel   Millet

21.
   
 Joxemari   Carrere

22.
   
 Koldo   Ameztoy

23.
   
 Leire   Zinkunegi

24.
   
 Maider   Alcelay

25.
   
 Maider   Galarza

26.
   
 Maite   Franco

27.
   
 Marta   Alzate

28.
   
 Mikel   Martinez

29.
   
 Nagore   Leon

30.
   
 Nerea   Ariznabarreta

31.
   
 Pello   Añorga

32.
   
 Puy   Osés

33.
   
 Saioa   Aizpurua