2019/11/27

LEGAZPI, IRUN, ORMAIZTEGI.....

Kaixo!
Euskal Herriko birak jarraitzen dau. Istorioak partekatzen aritu naiz Irun, Legazpi, Ormaiztegiko Liburutegietan...sekulako abentura!
Laister gehiago ere, Bilboko Ibaialden, San Inazion, Arrasaten, Gasteizen.... 
Eskerrik asko denoi nirekin kontatzeagaitik!

Hona hemen Ormaiztegiko saioaren argazki bat. Mila esker Ane nigan konfidantza jartzeagaitik eta batez ere, saioa hain ondo zaintzeagaitik. Nire lana goxotu eta errezteagaitik.

 

2019/10/16

ARRASATEN ETXEZARRETAKO NATURGUNEAN

Kaixo!
Joan den Igandean Etxezarreta izena duen Naturgunea aurkeztu zitzaion Arrasateko herriari.
Bertan, Besaide Mendi Elkarteak, Naturtzaindiak eta Arrasateko Udalak elkar lanean, gune ederra berreskuratu eta balioan jarri nahi du herriarentzat.
Lan talde ederra eta konprometitua izan da hau bultzatu duena eta nik, ipuin sorta txikia kontatzeko zortea izan nuen.
Eskerrik asko guztiagaitik!!


2019/04/01

ESKERRIK ASKO !

Bukatu da aurtengo AHOZ-AHO jaialdia. 

Bertan, munduko leku desberdinetatik etorritako kontalariak izan dira eta noski, Euskal Herriko kontalari asko ere.
 Ideiak, kezkak, ametsak, ipuinak, ilusioak, jakinduria, kontaktoak..eta beste gauza asko partekatzeko espazioa izan da. Nahitaezkoa.
 Ahoan eta bihotzean betetasun sentsazioa utzi dit aurten ere bertan parte hartu izanak. Nire barruan jarraituko du bertan bizitako guztiak. Asko ikasi dut zuekin, formazio tailerretan eta baita, beste kontalariak entzuten ere. Zoragarria da espazio berean, estilo hain desberdinetako kontalariak egun berdinean entzutea!

Kontalari lanbide honetan aurrera egiteko indarberritua, bide honetan bakarrik ez nagoela eta batez ere, historio gabe, ezer ez garenaren sentsazio sakonarekin geratu naiz. 

Hamabi urte daramatza INTUJAI taldeak jaialdi hau antolatzen, maitasunaz eta dedikazioz. Kontalari, entzule, bertsolari, musikari, antzerkigile, idazleen...topalekua den espazioa sortu dute, kultura espazio aberats eta zoragarria. 

Gora Ahozkotasuna!
Eskerrik asko INTUJAI !! 


 http://intujaiteatro.blogspot.com

2019/03/14

AHOZ-AHO 2019



Badator, hemen dago 2019ko AHOZ-AHO jaialdia!!

Munduko eta bertako kontalariak, hitzaldiak, formazio tailerrak, musika, bertsoak...!!!!
Galdu behar al duzu?
Oraindik denboraz zaude ahozkotasunaz gozatzeko, ez galdu aukera.
 Ni ere, joango naiz, dudarik gabe!
Lotura honetan daukazue egitarau guztia.

 http://intujaiteatro.blogspot.com/2019/02/ahoz-aho-2019-egitaraua-programa.html

GORA AHOZKOTASUNA!!!

 
                                   

2019/01/21

ERMUAko LIBURUTEGIA

Kaixo!
Istorioak suaren inguruan goxo kontatu eta entzutea ederra da. Liburutegian ezin  genuen sua piztu, baina, kandelatxoek suaren epeltasuna eta laguntalde bat bere inguruan egotearen goxotasuna ekarri ziguten.
Oso gustora eta ezkertuta!!



2019/01/07

Muxika


 Maider Alcelay Ipuin Kontalaria erabiltzailearen argazkia.

Urte berri on guztioi!!
Martxan jada Euskal Herrian  zehar istorioak eramaten.
Aurrekoan, Bizkaia aldean izan nintzen, Muxikan.
 Ze talde polita eta parte hartzailea ipuinak entzutera etorri zena!
Horrela plazerra da, magia sortzen da eta bihotza goxo-goxo gelditzen da. Eta noski, jarraitzeko desiatzen eta data berriak betetzen.
Eskerrik asko.
Laster arte!