IPUIN LABORATEGIA
NORI ZUZENDUA: Ipuinak kontatzen ikasi nahi duten haur, gazte eta heldu.
ZERTAN DATZA:
Zer da kontatu nahi dudana? Zer gauza eduki behar ditut kontuan ipuin bat aukeratzeko orduan? nori nahi diot kontatu? Nola?
Ipuinak kontatzeko moduak deskubrituko ditugu eta kontakizunak janzteko ahozko baliabideak entrenatuko ditugu.
Ahozko adierazmena jolasaren bitartez landuko dugu. Kontatzen eta baita, besteek kontatzen dutena entzuten ere.
Etxean entzundako kontuak, literaturatik hartutako kontakizunak, asmatutakoak, ipuin tradizionalak, fantastikoak...izango dira gure oinarria.
2025. TXALBURU ESKOLA. ALBATZISKETA.
KONTAIDAZU IPUIN BAT
NORI ZUZENDUA: Lan taldeak.
ZERTAN DATZA:
Hitza eta gorputza batera doaz.
Gorputzean, emozioa dago.
Hirurak oinarritzat hartuta gustatzen zait lan egitea. Bata ez delako besteak gabe.
Gorputza prest badago, hitza organikoagoa aterako da eta emozioa, era naturalean. Horrela, gure diskurtsoa ulergarriagoa izango da, esan nahi duguna, era egokiagoan eta zuzenagoan transmitituko dugu.
Ipuingintza izango da saio hauen beste oinarria; Ipuin tradizional, mitologiko zein literarioak. Hitzekin jolastuko gara eta historio propioak sortuko ditugu.
Talde dinamiketan oinarritutako saio praktikoak proposatzen ditut. Bizipen saioak.
Horregaitik daude saioak lan taldeei zuzendutak, taldeari sendotzen eta elkar gehiago ezagutzen laguntzen diotelako; konfidantza, jolasa, sormena... landuz.
HITZEN KABIA
NORI ZUZENDUA: Euskara errefortzu taldeak, ikasten ari direnak. Haur, gazte eta heldu.
ZERTAN DATZA:
Euskaraz jolasteko tailerrak dira hauek.
Antzerki dinamikak eta ipuingintza oinarritzat hartuta, euskaraz arituko gara, jolasean.
Ahozkotasuna lantzeko tresna, teknika, jolas, dinamika…desberdinen bitartez, hitzez arituko gara elkarrekin.
Ondo pasatzeko eta euskara praktikatzeko helburuarekin.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.