2022/03/18

AHOZ-AHO JAIALDIAN, AMEZKETAN

Amezketan izan ginen kantu eta kontuekin.

Haur, gazte zein helduak batu ginen bertan. Guztiak dantzan, kantuan eta ipuinak entzuten. 

Ze gustora egon ginen. Plazerra da halako erantzuna eta harrera jasotzea.

Mila esker!!!!

 



 

2022/03/15

AHOZ-AHO 2022 AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Martxan da aurten ere, eta 15. urtez, ahozkotasunaren jaialdia.

Euskal Herriko eta nazioarteko kontalarien topaleku garrantzitsua da jaialdi hau. 

Zorionez, gainera, urtero herri gehiago gehitzen ari dira ipuinak beraien ingurura hurbiltzeko asmoz. Aurten, zerrenda luzea da: Tolosa, Ordizi, Lizartza, Aramaio, Oñati, Arrasate, Hernani, Amezketa, Ibarra, Ataun, Ozaeta-Barrundia eta Albiztur.

Istorioak denontzako dira; haur, gazte, heldu eta zahar. 

Horrela adierazten dute, ipuinak entzutera etortzen direnen aurpegiak. Polita da saio baten bukaeran, gela hortan geratzen den emozio, sentsazio eta atmosfera magikoa sentitzea. Ikustea nola jendeak bidaiatu duen, amestu, disfrutatu. Sentitu.

Hitzak entzuten, beraien buruetan irudiak ikusten. Kontalariek eskeinitako irudiak; ederrak, ezinezkoak, gogorrak, maitakorrak, hurrunekoak, gertukoak, berriak, ezagunak...

Batzuetan saioak lepo betetzen dira. Bestetan berriz, jende gutxi gerturatzen da. Batez ere, saioa helduentzako denean. Bukaeran, etorri direnei entzuten zaie esaten..."Ze pena ez dela jende gehiago etorri...zoragarria izan da".

Ez galdu aukera. Murgildu hitzek eskeintzen dituzten munduetan eta ikusiko duzue nola, ipuinak kontatzea ere, artea den.

 


                                  LIZARTZAKO GALAN


 https://intujaiteatro.blogspot.com/2022/01/ahoz-aho-2022-egitarauaprograma.html?m=1

 https://intujaiteatro.blogspot.com/2022/01/ahoz-aho-2022-artistakartistas.html?m=1