2022/11/21

"EMEEN KEMEN"

Hasi da "EMEEN KEMEN" helduentzako ipuin saioa bere bidea egiten.

"Heldu da kontua!" egitasmoari esker,  Arrasaten eta Ozaetan egon gara berarekin ipuinak eta kantuak partekatzen.

Pozez zoratzen nago izandako harreragaitik eta jarraitzeko gogo haundiz.

Gora ipuinak! pertsonak elkartzeko duten ahalmenagaitik, goxotasunagaitik, gogortasunagaitik, poesiagaitik.....bidaiengaitik.

Eskerrik asko berriz ere, helduentzako euskarazko ipuin saioak programatzeagaitik.

Helduek ere behar ditugu ipuinak.

 
  ARRASATEKO BIBLIOTEKA

 
    OZAETAKO EKONOMATOA

 
 
 

2022/10/17

HELDUENTZAKO KONTAKIZUNAK


 

HELDU DA KONTUA

 "HELDU DA KONTUA" helduentzako euskarazko kontalaritza zirkuitoa osatzeko asmoarekin sortu den egitasmoa da. 

Euskal kontalariak elkartu eta Intujai konpainiaren sortzailetako bat den Mai Gorostiagaren bultzadari esker, jarri da martxan aurrerantzean handitzeko asmoa duen egitasmoa. 

Euskal Herriko kultur etxe, liburutegi, antzoki zein plazetara, helduentzako euskarazko kontalaritza saioak eraman nahi ditugu.  Ipuinak soilik haurrentzat diren sinismenari aurre egin nahi dio egitasmo honek eta jadanik martxan da.

Helburuen artean, kontalaritza ikuskizunen  katalogo bat sortzea da ere, besteak beste, baina guzti honen berri, laster izango duzue.

Urtero, zirkuitoan parte hartuko duten bi kontalari saridun izango dira. Espazio desberdinetan, beraien kontalaritza ikuskizunak estreinatzeko aukera izango dute Euskal Herrian zehar.

Aurten, Mireia Delgado eta ni neu izan gara sarituak eta azarotik aurrera, herri desberdinetan ibiliko gara helduentzako historioak zabaltzen.

Beraz, adi egon eta ez galdu aukera,  "HELDU DA KONTUA!" 


EMANALDIAK:


Hauexek izango dira “HELDU DA KONTUA´22”  ZIRKUITOAren emanaldiak:


·       -OÑATI: 2022-10-26, asteazkena.

Mireia Delgado: “Hariak, jostorratzak eta zauriak”


·         -ARRASATE: 2022-11-17, osteguna.

Maider Alcelay: “Emeen kemen”

 

·         -BARRUNDIA: 2022-11-18, ostirala.

Maider Alcelay: “Emeen kemen”

 

·         -BERROBI: 2022-11-19, larunbata.

Maider Alcelay: “Emeen kemen”

 

·         -IRURAIZ-GAUNA: 2022-11-27, igandea.

Mireia Delgado: “Hariak, jostorratzak eta zauriak”

 

·         -AMAROTZ (TOLOSA): 2023-01-03, asteartea.

Mireia Delgado: “Hariak, jostorratzak eta zauriak”

 

·         -ZIZURKIL: 2023-01-13, ostirala.

Maider Alcelay: “Emeen kemen”


 

2022/05/27

MUNDAKAKO LIBURUTEGIAN ESKOLAKO IKASLEEKIN

 kaixo!

Atzo goizetik itsaso aldera joan nintzen , bertako eskolako ikasleei historioak kontatzera.

Hitzak, irudi bihurtu ziren gure irudimenetan. Entzuleak bertan, entzuteko eta bidaiatzeko prest zeuden . Historio ederretan murgildu ginen eta asko disfrutatu genuen.

Mila esker Ane eta Biotza zuen harreragaitik, konfidantzagaitik.

Mila esker ikasle eta irakasleei, momentua bizitzeko gogoz etortzeagaitik.

Mila esker historioei, hain momentu ederrak bizitzeko aukera ematen digutelako!

 




 

2022/05/12

ZEANURIko ESKOLA

 Atzo ederto pasa genuen Zeanuriko eskolako lagunekin.

"Kantu eta Kontu" saioa eskeini genien eta denok hartu zuten parte , dantzaz, txalokatuz eta kantatuz.

Oso gustora egon ginen. 

Gora eskola txiki haundiak!!!!

Mila esker zuen babesagaitik eta hurrengo arte!!

 



 

2022/05/01

ARTEAn izan ginen

 Kaixo!!

Atzo arrastian, bertan esaten duten bezala, Arteako herrian egon ginen. 

Paraje zoragarria da eta bertaratu zan publikoa, ezin hobea. 

Asko disfrutatu genuen zuekin!

Mila esker Arteako Udalari eta gurekin kontu eta kantuekin disfrutatzera etorri zineten guztiei.

Ondo segi!!

 




2022/03/18

AHOZ-AHO JAIALDIAN, AMEZKETAN

Amezketan izan ginen kantu eta kontuekin.

Haur, gazte zein helduak batu ginen bertan. Guztiak dantzan, kantuan eta ipuinak entzuten. 

Ze gustora egon ginen. Plazerra da halako erantzuna eta harrera jasotzea.

Mila esker!!!!

 



 

2022/03/15

AHOZ-AHO 2022 AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Martxan da aurten ere, eta 15. urtez, ahozkotasunaren jaialdia.

Euskal Herriko eta nazioarteko kontalarien topaleku garrantzitsua da jaialdi hau. 

Zorionez, gainera, urtero herri gehiago gehitzen ari dira ipuinak beraien ingurura hurbiltzeko asmoz. Aurten, zerrenda luzea da: Tolosa, Ordizi, Lizartza, Aramaio, Oñati, Arrasate, Hernani, Amezketa, Ibarra, Ataun, Ozaeta-Barrundia eta Albiztur.

Istorioak denontzako dira; haur, gazte, heldu eta zahar. 

Horrela adierazten dute, ipuinak entzutera etortzen direnen aurpegiak. Polita da saio baten bukaeran, gela hortan geratzen den emozio, sentsazio eta atmosfera magikoa sentitzea. Ikustea nola jendeak bidaiatu duen, amestu, disfrutatu. Sentitu.

Hitzak entzuten, beraien buruetan irudiak ikusten. Kontalariek eskeinitako irudiak; ederrak, ezinezkoak, gogorrak, maitakorrak, hurrunekoak, gertukoak, berriak, ezagunak...

Batzuetan saioak lepo betetzen dira. Bestetan berriz, jende gutxi gerturatzen da. Batez ere, saioa helduentzako denean. Bukaeran, etorri direnei entzuten zaie esaten..."Ze pena ez dela jende gehiago etorri...zoragarria izan da".

Ez galdu aukera. Murgildu hitzek eskeintzen dituzten munduetan eta ikusiko duzue nola, ipuinak kontatzea ere, artea den.

 


                                  LIZARTZAKO GALAN


 https://intujaiteatro.blogspot.com/2022/01/ahoz-aho-2022-egitarauaprograma.html?m=1

 https://intujaiteatro.blogspot.com/2022/01/ahoz-aho-2022-artistakartistas.html?m=1


2022/01/05

AMAROTZ

 Atzoko arratsalde euritsua goxo pasa genuen ipuin artean.

Mila esker Amarotz, zuen artean beti etxean!