2025/03/11


 AHOZ-AHO 2025. AHOZKOTASUN TAILERRA.

Atzo bukatu nuen Abaltzisketako Txalburu eskolan, ahozkotasun tailerra.

Haurrek, ipuina asmatu, landu eta publikoari kontatu zioten.

Lan ederra egin dute!

Eskerrik asko Intujai teatrori, aukera emateagaitik eta baita, Txalburu eskolako irakasleei.

Mila esker!!!

AHOZ-AHOZ 2025 . Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia.

 Martxan da 2025ko AHOZ-AHO JAIALDIA.

Euskal Herrian erreferente bilakatu den jaialdia da. Bertan, Euskal herriko eta nazioarteko kontalariak hartzen dugu parte.

Lanbide hontan ari garenontzat, data galdu ezina da.

 Jaialdiak irauten duen bitartean, beste kontalariak entzuten ditugu, oso anitzak gainera; hizkuntza, estilo, gai...oso desberdinekin.Oso aberasgarria da. Ipuinak entzutea eta kontatea maite dugunontzako, egun politak dira.

Gainera, bertako  lanbideko beste kideekin elkartzen gara, planak egiten ditugu, sinergiak sortzen dira, elkar ikasten dugu...zoragarria. Lanbide hau nahiko bakartia izaten da, gu eta gure maleta dihardugu alde batetik bestera. Elkartzeko uneak, eskasak izaten dira.

Formazioa ere badago jaialdian.

Urtero, ibilbide oparoa duen kontalari profesionala etortzen da bi eguneko ahozkotasun tailerra ematera. Guk, ikasten jarraitzeko aprobetxatzen dugu eta badago ere, lehen aldiz parte hartzen duena. Taldeak, anitzak izaten dira tailerrean. Irekia da, beraz. Ipuinak maite dituen edonorentzako, alegia.

Jaialdiaren beste hitzordu eder bat, "Ipuin narrazio lehiaketa" da. 

Nahi duenak, ipuin bat kontatzen du publikoaren aurrean. Bertatik, hiru finalista ateratzen dira. Beste egun batean, ipuin berdina berriz kontatzen dute eta  sariak egoten dira beraientzako.

Edonork konta dezake ipuina, 16 urtetik gorakoa. Egun oso polita izaten da.

Zer esango dizuet, ni behintzat, ipuinak entzuteko irrikitan egoten naiz. 

Ez dut aurtengo jaialdia pasatzen utziko.

Animatzen zara hitzorduetara etortzen?

Behean programazio osoa.

 


http://intujaiteatro.blogspot.com/2025/02/ahoz-aho-25-egitarauaprograma.html 

 

 http://intujaiteatro.blogspot.com/2025/02/ahoz-aho-25-artistakartistas.html